2015/03/25

Kalezaindu. Bakio zuk nahi duzun bezala!

Kalezaindu Bakioko gune publikoak mantentzen laguntzen duen tresna bat da. Kalezainzu tresna honen bidez zuk hiri tresneria eta altzarien inguruko edozein kalte edo hobekuntza jakinarazi diezaiokezu Udalari. Zure laguntzarekin intzidentzia horiek kokatu eta konpontzeko denbora murriztuko dugu zuk nahi duzun Bakio eraikiz. Kalezaindu App-a eskuratzeko udal webgunera jo edo zure mugikorrean deskarga




Bakio bizitzeko eta gozatzeko udalerria da. Hala natur ingurunea nola ekipamendu publiko osoa zuen eskura daude, baita ezagutu nahi gaituzten bisitari guztien esku ere.

 

Alabaina, eguneroko erabilerak higadura dakar ezinbestean. Batzuetan, espazio komunak modu desegokian erabiltzen dira, eta, azkenean, guztioi egiten digu kalte.

 

Udalak azpiegitura eta espazio publiko guztiak egoerarik onenean mantentzeko asmoa eta konpromisoa du, horietaz ahalik eta gehien gozatu ahal izateko. Horretan, esfortzu handia egiten ari gara, eta hobetzeko moduak bilatzen jarraitzen dugu.

 

Ildo horretan, Kalezaindu jarri dugu abian; tresna berri horren helburua da Bakion partekatzen ditugun espazioen mantentze-lanetan zuen lankidetza erraztea.

 

Komunikazio-bide zuzena Bakioko Udalarekin

Bakion egunero bizi zaretenak lehenak zarete kalteak antzematen, eta lehenago nabaritzen duzue non dauden gabeziak edo hobetzeko guneak. Kalezaindu Udalarekin harremanetan jartzeko komunikazio-bidea da. Unean bertan jakinarazi ahal zaio zein gunetan den beharrezkoa esku-hartzea.

 

Abisu horien bitartez, Udalak askoz azkarrago erantzun ahal izango dio edozein arazori; izan ere, herritarrak ibiltzen dira sarrien herrian zehar, eta lehenago antzematen dituzte akatsak.

 

Kalezaindu webgune honetatik erabil daiteke. Jazoeraren kokapenaren (gutxi gorabeherakoa) berri jaso, eta gure webgunean jakinarazi baino ez duzu. Argazkiak ere erantsi ditzakezu, baten bat hartzeko aukerarik izan baduzu.

 

Zure smartphonetik, abisua are azkarrago eman ahal izango duzu. Zauden lekutik bertatik abisua eman, eta argazkiak erantsi ere egin ahal izango duzu. Horretarako, doako aplikazioa deskargatu behar duzu, Iphone zein Androiderako; webgune honetan bertan egongo da eskuragarri laster.

 

Ez itxaron. Izan zaitez herritar eragilea, guztion ongizatea lortzen lagundu ezazu eta eraiki ezazu zuk nahi duzun Bakio.


google play     app store

Atzera