2019/09/18

Lagundu herriko jaiak ebaluatzen

Bakio bizi Jaiak San Joan Dolozak

-


Udal honek jakin nahi du zein den herritarrek 2019ko “San Joan Dolozak” jaietako ekintzen garapen eta programari buruz izan duten iritzia.

Ekimen hau partaidetza prozesuaren barnean kokatu beharra dago, eta inkesta urriaren 31ra arte erantzun ahalko da udalaren webgunean. Udaletxeko harreran, Turismo Bulegoan eta Kultur Etxean ere proposamenak, kexak eta eskaerak jasoko ditugu paperezko inkesta horren bidez.

Guztion iritziak eta iradokizunak garrantzitsuak dira antolatzaileentzat, haiei esker jakin baitezakegu zeintzuk diren premiak, itxaropenak eta ematen den zerbitzuari buruzko asebetetze maila.

Mila esker zuen laguntzagatik.


Inkesta


Atzera