2019/09/30

Herriko hamabost elkartek jasoko dituzte laguntzak euren jarduerak aurrera eramateko

Bakio Bizi - Elkarteentzako diru-laguntzak


Bakioko Udalbatzak, irailaren 26an egindako ohiko bilkuran, herriko kultur, kirol eta gizarte elkarteei zuzendutako 2019ko dirulaguntzen deialdiaren ebazpena erabaki du.

Laguntza horiek proiektu bat aurkezten duten erakundeen artean banatzen dira urtero, eta 2019ko ekitaldian programatutako ohiko jarduera laguntzea, saritzea eta baloratzea dute helburu. Beraz, urteko ohiko funtzionamendua ez ezik jarduerei dagozkien gastu arruntak ere laguntzen dira diruz.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, elkarteek hainbat argibide eta informazio aurkeztu behar izan dituzte: 2019ko aurrekontua, balorazio irizpideen betetze maila jasotzen duten informazio taulak eta urteko proiektuaren memoria edo azalpena (besteak beste, jardueraren eta ekitaldien deskribapena, xede duten biztanleriaren sektorea, lortu nahi diren helburuak, jardueraren interes orokorraren berariazko erreferentzia…). Eta egiaztatu behar izan dute beren gastuak diru sarrerak baino handiagoak direla. Hala ezartzen da 38/2003 Legearen 3. zenbakian: "Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango du, inola ere, diruz lagundutako jardueraren kostua gainditu, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin batera".

Behin informazio guztia aztertuta, lege aurreikuspenak betetzen direla egiaztatuta eta dirulaguntzen udal ordenantzan jasotako balorazio irizpideak aplikatuta, Udaleko zerbitzu teknikoek ebazpen proposamena prestatu dute, eta instrukzio organoari, batzordeari eta osoko bilkurari helarazi diete. Udalbatzak aho batez onartu du ebazpena.

Horrela, 2019an 27.000 euro banatu dira deialdira aurkeztu diren 15 erakundeen artean:

  1. Abesbatza (1.804 €)
  2. Alaitasuna (2.472,3 €)
  3. Atxurre (1.854,2 €)
  4. Bizilore (1.854,2 €)
  5. Bakio Kirol Taldea (2.472,3 €)
  6. Guraso elkartea (2.472,3 €)
  7. Gure Etxea (1.854,2 €)
  8. Haria (1.236,1 €)
  9. Itxas-Alde (2.472,3 €)
  10. Izar Txiki (618 €),
  11. Marta Txori (1.854,2 €),
  12. Motor Sport (1.854,2 €),
  13. Musikale (1.854,2 €),
  14. Sasiarte (473 €),
  15. Surf (1.854,2 €).

Elkarte guztiek dirulaguntzari dagokion jakinarazpena jaso eta legez ezarritako epeak beteta ordainduko dira dirulaguntzak.

Udalbatzak onartutako ebazpenaren ziurtagiria (PDF 408KB)

Atzera