2018/05/22

Gaztelugatxeko turismoari buruzko batzarra

Jendaurreko deialdi honen bidez, Kultur Etxean egingo den bilera batera gonbidatu nahi zaituztegu. Bilera maiatzaren 24an, ostegunean, izango da arratsaldeko 7etan.

Aurreko batean, San Pelaio auzoan iritziak, oharrak, bizipenak eta proposamenak jasotzeko bilera izan genuen auzoko hobekuntzei buruz nahiz Foru Aldundiak Gaztelugatxe kudeatzeko proposatutako planari buruz. Horren ostean, Bakioko Udalak eztabaida zabaldu gura du eredu turistikoaren gainean, bereziki Gaztelugatxeren gainean, gaian interesa edo sektore turistikoarekin zerikusia duten pertsona guztiei zuzenduta.

Udalaren xedea da, herritarren iradokizunak oinarri hartuta, ingurune hori kudeatzeko proposamena prestatzea Bizkaiko Foru Aldundiak proposatutako kudeaketa planari alternatibak aurkeztu ahal izateko.

Hori dela eta, jendaurreko deialdi honen bidez, Kultur Etxean egingo den bilera batera gonbidatu nahi zaituztegu. Bilera maiatzaren 24an, ostegunean, izango da arratsaldeko 7etan.


20180516_batzarzabala gaztelugatxe

Atzera